Skip to main content

construcciones angel peñagaricano
Angel
Peñagaricano
promociones Beizama
Promociones
Beizama

FRONTOIA sustapena, Orio

Orion eraikiko diren 24 etxebizitza berrien sustapena

Etxebizitza erostea bezalako erabaki garrantzitsu batekin ezin duzu arriskatu. Segurura jo behar duzu. Eta hori da FRONTOIAn eskaintzen dizuguna: ondo erosteko segurtasuna.

Kokalekuagatik, kalitateengatik eta sustatzaileek eskaintzen dizuten konfiantzagatik

Gure etxeak:

FRONTOIAn dena eskura duzu. Supermerkatua, ikastetxeak, kiroldegia, ostalaritza… zure bizitza erosoago egiteko behar duzun guztia

FRONTOIA etxebizitzak ahalik eta aprobetxamendu handiena eskaintzeko diseinatu dira, erabateko erosotasuna eta eraginkortasun onena emanez.

Banaketa eraginkorrak, kalitate gorenak eta energia-eraginkortasuneko kalifikazio bikaina dira gure konpromisoa, zuk bizi-kalitate handienaz goza dezazun.

FRONTOIA etxebizitza gehienak pasanteak dira eta bi norabide dituzte, ekialdera eta mendebaldera.
Mendebaldean herriaren eta inguruko paisaiaren ikuspegiez gozatuko duzu, eta ekialdean eraikiko dugun frontoi berriaz.

Aukera askotako espazio berri bat, zuretzat eta zure familiarentzat kirol eta aisialdirako leku osagarri bat eskainiko dizuna

Bi norabideek, gainera, beste abantaila garrantzitsu batzuk ere ematen dituzte, hala nola aireztapen hobea eta argitasun handiagoa.

FRONTOIAren beste abantaila handietako bat: autoa etxearen azpian bertan aparkatzea. Bai autoa, bai bizikleta. Izan ere, aparkaleku pribilegiatu batez gain, bizikletentzako gela bat eta trastelekua izateko aukera paregabea izango duzu.

  • Urola, 6
  • 20730 AZPEITIA
  • Gipuzkoa
  • T. 943 81 47 50
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Aldape Etxegileak, S.A. | Lege oharra | Cookieak